martes, 26 de enero de 2010
domingo, 16 de noviembre de 2008
Nola hezi behar dira haurrak?
Aspaldien ez dot blogean idatzi , ez dot astirik euki...Imanolekin egon baitnaz, hau da, nire semeak ia 24 orduak eskatzen dostez. Eta bapatean galdera bat etorri jata burura: 24 ordu horrek nolakoak izan behar dira? nola hezitu behar dot nire semea bullyingaren biktima ez izateko? edota beste norbaiteri bullyinga praktikatzeko? Bere aurpegia ikusten dotean bere inozentzia ikusten dut, baina zenbat iraungo du horrek? gaur egun bullyinga praktikatzen duten haurretan ez ahal zen nire semearen aurpegian ikusten doten inozentzia egongo? oraingo honetan artikulu interesgarri bat gomendatzen dotsuet. Ez dotse nire hasierako galderari erantzuten...baina nork du erantzuna?
sábado, 27 de septiembre de 2008
Paul Newman
Gaur Paul Newman hil da, bai, badakit ez daukala sentzurik nire bloggean Paul Newmaneri buruz hitzegitea, baina betidanik gustatu zait. Bere irudiak institutuko karpeta haiek estaltzen zituen, nire logelan bere argazkia ez zen falta...bere pelikulak asko gustatzen zaizkit, izan ere, "El Golpe" da nire pelikularik gustokoena...ez noa inor aspertzen, beraz hemen doa nire homenaje txikia. Agur, agur betirako Paul Newman!!!!!!!!!!!!!! zure begiek nire bihotza alaitzen jarraituko dute!
Oporrak bukatu dira
Bai, oporrak bukatu dira. Berriro lanean hasi behar gara, umeak eskolara, galapadak, estresa, orduak minutuak bihurtzen dira eta ez dogu ezertarako denborarik...berriro errutinara itzultzeak bildurra ematen du, nekea...baina imaginatzen zarete uda lasaia izan duten biktima hoien buelta? pentsatzeak bakarrik ikara ematen du. Udan, beraiek etxeko errege-erreginak izan direnak, berriro beste baten menpe egon behar izatea. Eskolara joan baino egun batzuk lehenago beraien begikunea aldatzen da, bekokian arduraren izurrak agertzen dira, bihotza itzaltzen da eta irribarreak eta algarak desagertzen dira. Ez dute goserik, ez dute egarririk, ez dute...ilusiorik! Motxila, estutze eta abarrak aukeratzea ez dauka emoziorik beraientzat, ez dute liburuak forratzen lagunduko...Ez ahal dogu ezer egingo ume hoiek laguntzeko? begiak zabaldu mesedez! Beti adi egon! edozein lekutan aurki dezakegulako gure laguntza behar duen ume bat...denok bullyingaren kontra!!!!
martes, 12 de agosto de 2008
Ume guztiak barre egin dezaten...
zergaitik ez barre egin? Udan, ume guztiak alaiago daude, ez dira eskolara joaten, ez dute ordutegi ain zorrotzak, eguraldi ona egiten du. Lagunekin egoteko denbora gehiago dute...eta zer gertatzen da bullyinarekin? oporretan desagertzen ahal da? zoritxarrez ez da desagertzen baina atseden bat ematen digu. Bullyinaren biktimak oporretan joateko aukera dute, hainbeste sufritu ondoren ez dituzte beraien torturatzaileak denboraldi baten ikusiko...berriz ere irribarrea ikusi daiteke beraien aurpegietan. Oporrak, gurasoak ez dakite zer egin seme-alabekin...denbora asko da beraiekin egoteko...hemetik mezu bat bidaltzen dut: Beraiekin banatzen den minutu bakoitza urrea da, minutu hori ez da berriz itzuliko, beraz minutuak, orduak, egunak...APROBETZATU!!! zuen seme-alabek zuen maitasuna behar dute, ahaztu neguko estresak, udaberriko nerbioak eta udazkeneko depresioak...uda beraiena da! eta denon artean beraien irribarrea mantentzea lortu behar dogu. Ahal dozuen guztiok irribarre egin, irribarre batekin penak txikiagoak dira...ni behintzat nire semearen irribarrearekin urtu egiten naiz...ahalegin guztiak egingo ditut irribarre hori mantentzeko, ez ahal du pena merezi?
miércoles, 2 de julio de 2008
Imanol
Agur bero bat danori! hemen naukazue berriz ere. Oraingo honetan bullyinga alde batera utziko dut, momentu hauetan beste "paper" batetan sartua nago, amatxu izatearen papera. Imanol, horrela deitzen da nire semea. Ekainaren 14ean etorri zan mundura, ia lau kilo eta 53 zm...azkenean zezarea bitartez atera behar izan zuten...Argi dago nire bizitza aldatu dela, egiten nituen gauza asko ezin ditut egin: ezin ditzaket hainbeste falta botatzen ditudan mendi garaiak igo, ezin dut lagunekin juerga on bat bota, ezin dut nire gizonarekin zinera joan...baina nire semeari begiratu eta dena ahazten zait..orduak eman nitzake berari begira, egunak eman nitzake berari usaintzen, asteak nire besoetan...eta bizitza osoa berarekin...Blog honetan eskerrak eman nahi ditut, eskerrak ikasturte honetan lagundu didazuen guztiori: irakasle eta ikasle guztioi, nire ahurdunaldia errazago egiteagatik, ondo zaindu didazuelako, mimo guztiak eman dizkidazuelako, gelako amatxu izan ordez gelako printzesa sentitu arazi didazuelako, nire egoeragaitik arduratu zaretelako...bihotz-bihotzez eskerrikasko!.
miércoles, 4 de junio de 2008
Liburu bat eskuetan...
Liburu bat eskuetan...hori da beti ondoan izan behar duguna. Niri txikitatik asko gustatu zait irakurtzea, gaur egun ez dut asti askorik irakurtzeko baina nire ohe ondoan beti dago liburuen bat. Liburuak asko lagundu didate, nire bizitzako etapa askotan hor izan ditut lagun moduan, ah0lkulari moduan, konfidente moduan...zenbat ematen didaten ezeren truke!!!
Gaur egungo umeek hainbeste jolas artean eta hainbeste eskola kanpoko ekintzen artean ez dute irakurtzeko denborarik aurkitzen, gainera uste dut liburu batek aspertu egiten diela...ia okertzen naizen!
Beraz, oraingo honetan gure gaiari loturik liburu interesgarri batzuk ekarri dizkizuet: "Bullying. Acoso Escolar" (Rosa Serrate), "SOS Bullying. Prevenir el acoso escolar y mejorar la convivencia" (Ferren Barri), "Bullying. El acoso escolar" (William Voors)
Link honetan ere, beste liburu batzuk aurkitu ditzakezu
martes, 3 de junio de 2008
Irakasle moduan zer egin behar dugu?
Irakasle bihurtzeko azken azterketetan murgilduta nago...ez dakit denak egin ahal izango ditudan...nire semetxoaren zain baitnago. Azken urtea izanik, laster irakasle berri asko izango ditugu martxan...eta gure gaiari begiratuz, nola jokatu behar dugu bullyinaren aurrean? Irakasle guztiak zuhur egon behar gara gure gelan zer gertatzen den konturatzeko. Ikastetxeei ez zaie gai honi buruz hitzegitea gustatzen, inork ez du onartu nahi beraien ikastetxeetan fenomeno hau emoten danik...baina erne egon behar gara! askotan aipatu dudan moduan edozein lekutan, edozein herritan, edozein ikastetxeetan gertatu daiteke.
Ikastetxe moduan zenbait arau birplanteatu behar ditugu, eta arau hauek argitaratu, zabaldu, gendeari aurkeztu...Ikastetxeak jarraitu beharreko politika informazioa banatzearena da, informazioa denen esku jarri behar du, bullyinga zer den azaldu, norbait fenomeno honen biktima sentitzen bada nora joan jakin behar du, norbaiteri kontatzeko aukera duela jakin behar du, hau da, biktima ezin da inoiz bakarrik egon, denok berari laguntzeko prest gaudela sentiarazi behar diogu...eta horretarako INFORMAZIOA ezinbestekoa da. Era anonimoan laguntza eskatzeko aukera izan behar du (beraientzat era anonimoan egitea errezago baita...) bai posta kutxen bitartez, bai mezuen bidez...Bai, ikastetxeaz ari gara hitzegiten, eta irakasleak? zer egin behar du irakasleak? irakasleak ikastetxeko arau hauek ezagutzeaz gain, bere gela eta ikasleak oso ondo behatu beharko ditu, bera izan daiteke lekuko garrantzitsu bat.
Irakaslea da ikasleekin denbora gehien pasatzen duen profesionala, askotan bera izaten da arazo bat dagoela konturatzen den lehena. Bere ikasleak ezagutzen ditu, beraien interesak ezagutzen ditu, beraien nahiak, beldurrak, asmoak...Irakasle batek ikasle baten aldaketa, bai jarreran bai izaeran, nabari dezake. Edozein aldaketa ematen denean bere buruan zergaitia bilatu behar du. Aldaketa hauek edozein gauza salatu dezakete: etxeko arazoen bat, lagunen arteko arazo bat, maitasunean...baita ere bullyinga. Beraz, berriz ere, mezu bera botatzen dut, irakasle berri bihurtuko garenoi: EZ ZARRATU BEGIAK ETA ZUHUR IBILI!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)