lunes, 26 de mayo de 2008

Ama izatearen beldurra...


Gaur beldurtuta jeiki naiz, bai, laster batean ama izango naiz, egun gutxi batzuk falta zaizkit...eta beldurra dut. Beldurra diot erditzeko momentuari, beldurra dut nire semea eskutartean ipini eta zer egin behar den ez dudalako jakingo...beldurra dut etxera etorri eta mediku-enfermera gabe ea nola interpretatuko dudan negar bakoitza... Bai, erantzukizun handia da, eta ez dakit prestatuta nagoen...baina norbait ba ahal dago?

Baina, nire beldurra ez da hor bukatzen...nire semea, urte gutxi barru, eskolara joango da. Eta, nork esango dit bullyingarenekin ez duela topo egingo? nork zihurtatzen dit bere eskolako kideekin lasai eta pozik ibiliko dela jolas orduetan? Agian, paranoika bat nazela pentsatuko dozue...gauzak azken punturaino eramaten ari naizela...baina edozeini gertatu ahal zaio. Momentuz, egin dezakegun gauza bakarra ARAZO LARRI honi aurre egitea da. Ezin dezakegu beste alde batera begitu, ezin ditzakegu begiak sarratu...zeren egunen baten zuok ere ama edo aita bihurtuko zarete eta bapatean beldurra izango duzue...

2 comentarios:

Uxue dijo...

Onintze, oso artikulu ona. Lasai, oso ama ona izango zara, eta seguraski Imanol esku artean izango duzunean seguru jakingo duzula zer egin.

Igotxe dijo...

Aupa amatxu!!
Ziur nago ama bikaina izango zarela, eta Imanoltxu jaiotzen denean, zure semearen aurpegia begiratu eta beldur guztiak joango zaizkizu. Zorte on!!