miércoles, 2 de julio de 2008

Imanol



Agur bero bat danori! hemen naukazue berriz ere. Oraingo honetan bullyinga alde batera utziko dut, momentu hauetan beste "paper" batetan sartua nago, amatxu izatearen papera. Imanol, horrela deitzen da nire semea. Ekainaren 14ean etorri zan mundura, ia lau kilo eta 53 zm...azkenean zezarea bitartez atera behar izan zuten...Argi dago nire bizitza aldatu dela, egiten nituen gauza asko ezin ditut egin: ezin ditzaket hainbeste falta botatzen ditudan mendi garaiak igo, ezin dut lagunekin juerga on bat bota, ezin dut nire gizonarekin zinera joan...baina nire semeari begiratu eta dena ahazten zait..orduak eman nitzake berari begira, egunak eman nitzake berari usaintzen, asteak nire besoetan...eta bizitza osoa berarekin...Blog honetan eskerrak eman nahi ditut, eskerrak ikasturte honetan lagundu didazuen guztiori: irakasle eta ikasle guztioi, nire ahurdunaldia errazago egiteagatik, ondo zaindu didazuelako, mimo guztiak eman dizkidazuelako, gelako amatxu izan ordez gelako printzesa sentitu arazi didazuelako, nire egoeragaitik arduratu zaretelako...bihotz-bihotzez eskerrikasko!.