martes, 12 de agosto de 2008

Ume guztiak barre egin dezaten...

zergaitik ez barre egin? Udan, ume guztiak alaiago daude, ez dira eskolara joaten, ez dute ordutegi ain zorrotzak, eguraldi ona egiten du. Lagunekin egoteko denbora gehiago dute...eta zer gertatzen da bullyinarekin? oporretan desagertzen ahal da? zoritxarrez ez da desagertzen baina atseden bat ematen digu. Bullyinaren biktimak oporretan joateko aukera dute, hainbeste sufritu ondoren ez dituzte beraien torturatzaileak denboraldi baten ikusiko...berriz ere irribarrea ikusi daiteke beraien aurpegietan. Oporrak, gurasoak ez dakite zer egin seme-alabekin...denbora asko da beraiekin egoteko...hemetik mezu bat bidaltzen dut: Beraiekin banatzen den minutu bakoitza urrea da, minutu hori ez da berriz itzuliko, beraz minutuak, orduak, egunak...APROBETZATU!!! zuen seme-alabek zuen maitasuna behar dute, ahaztu neguko estresak, udaberriko nerbioak eta udazkeneko depresioak...uda beraiena da! eta denon artean beraien irribarrea mantentzea lortu behar dogu. Ahal dozuen guztiok irribarre egin, irribarre batekin penak txikiagoak dira...ni behintzat nire semearen irribarrearekin urtu egiten naiz...ahalegin guztiak egingo ditut irribarre hori mantentzeko, ez ahal du pena merezi?