martes, 3 de junio de 2008

Irakasle moduan zer egin behar dugu?

Irakasle bihurtzeko azken azterketetan murgilduta nago...ez dakit denak egin ahal izango ditudan...nire semetxoaren zain baitnago. Azken urtea izanik, laster irakasle berri asko izango ditugu martxan...eta gure gaiari begiratuz, nola jokatu behar dugu bullyinaren aurrean? Irakasle guztiak zuhur egon behar gara gure gelan zer gertatzen den konturatzeko. Ikastetxeei ez zaie gai honi buruz hitzegitea gustatzen, inork ez du onartu nahi beraien ikastetxeetan fenomeno hau emoten danik...baina erne egon behar gara! askotan aipatu dudan moduan edozein lekutan, edozein herritan, edozein ikastetxeetan gertatu daiteke.
Ikastetxe moduan zenbait arau birplanteatu behar ditugu, eta arau hauek argitaratu, zabaldu, gendeari aurkeztu...Ikastetxeak jarraitu beharreko politika informazioa banatzearena da, informazioa denen esku jarri behar du, bullyinga zer den azaldu, norbait fenomeno honen biktima sentitzen bada nora joan jakin behar du, norbaiteri kontatzeko aukera duela jakin behar du, hau da, biktima ezin da inoiz bakarrik egon, denok berari laguntzeko prest gaudela sentiarazi behar diogu...eta horretarako INFORMAZIOA ezinbestekoa da. Era anonimoan laguntza eskatzeko aukera izan behar du (beraientzat era anonimoan egitea errezago baita...) bai posta kutxen bitartez, bai mezuen bidez...Bai, ikastetxeaz ari gara hitzegiten, eta irakasleak? zer egin behar du irakasleak? irakasleak ikastetxeko arau hauek ezagutzeaz gain, bere gela eta ikasleak oso ondo behatu beharko ditu, bera izan daiteke lekuko garrantzitsu bat.
Irakaslea da ikasleekin denbora gehien pasatzen duen profesionala, askotan bera izaten da arazo bat dagoela konturatzen den lehena. Bere ikasleak ezagutzen ditu, beraien interesak ezagutzen ditu, beraien nahiak, beldurrak, asmoak...Irakasle batek ikasle baten aldaketa, bai jarreran bai izaeran, nabari dezake. Edozein aldaketa ematen denean bere buruan zergaitia bilatu behar du. Aldaketa hauek edozein gauza salatu dezakete: etxeko arazoen bat, lagunen arteko arazo bat, maitasunean...baita ere bullyinga. Beraz, berriz ere, mezu bera botatzen dut, irakasle berri bihurtuko garenoi: EZ ZARRATU BEGIAK ETA ZUHUR IBILI!!!

1 comentario:

Adirane Sarasua dijo...

Post interesgarria idatzi duzuna. Oso adi egon behar gara eta zuhur jokatu, arazo larria baita bullyingaren asuntua.