Gaur Paul Newman hil da, bai, badakit ez daukala sentzurik nire bloggean Paul Newmaneri buruz hitzegitea, baina betidanik gustatu zait. Bere irudiak institutuko karpeta haiek estaltzen zituen, nire logelan bere argazkia ez zen falta...bere pelikulak asko gustatzen zaizkit, izan ere, "El Golpe" da nire pelikularik gustokoena...ez noa inor aspertzen, beraz hemen doa nire homenaje txikia. Agur, agur betirako Paul Newman!!!!!!!!!!!!!! zure begiek nire bihotza alaitzen jarraituko dute!
sábado, 27 de septiembre de 2008
Oporrak bukatu dira
Bai, oporrak bukatu dira. Berriro lanean hasi behar gara, umeak eskolara, galapadak, estresa, orduak minutuak bihurtzen dira eta ez dogu ezertarako denborarik...berriro errutinara itzultzeak bildurra ematen du, nekea...baina imaginatzen zarete uda lasaia izan duten biktima hoien buelta? pentsatzeak bakarrik ikara ematen du. Udan, beraiek etxeko errege-erreginak izan direnak, berriro beste baten menpe egon behar izatea. Eskolara joan baino egun batzuk lehenago beraien begikunea aldatzen da, bekokian arduraren izurrak agertzen dira, bihotza itzaltzen da eta irribarreak eta algarak desagertzen dira. Ez dute goserik, ez dute egarririk, ez dute...ilusiorik! Motxila, estutze eta abarrak aukeratzea ez dauka emoziorik beraientzat, ez dute liburuak forratzen lagunduko...Ez ahal dogu ezer egingo ume hoiek laguntzeko? begiak zabaldu mesedez! Beti adi egon! edozein lekutan aurki dezakegulako gure laguntza behar duen ume bat...denok bullyingaren kontra!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)