sábado, 27 de septiembre de 2008

Oporrak bukatu dira


Bai, oporrak bukatu dira. Berriro lanean hasi behar gara, umeak eskolara, galapadak, estresa, orduak minutuak bihurtzen dira eta ez dogu ezertarako denborarik...berriro errutinara itzultzeak bildurra ematen du, nekea...baina imaginatzen zarete uda lasaia izan duten biktima hoien buelta? pentsatzeak bakarrik ikara ematen du. Udan, beraiek etxeko errege-erreginak izan direnak, berriro beste baten menpe egon behar izatea. Eskolara joan baino egun batzuk lehenago beraien begikunea aldatzen da, bekokian arduraren izurrak agertzen dira, bihotza itzaltzen da eta irribarreak eta algarak desagertzen dira. Ez dute goserik, ez dute egarririk, ez dute...ilusiorik! Motxila, estutze eta abarrak aukeratzea ez dauka emoziorik beraientzat, ez dute liburuak forratzen lagunduko...Ez ahal dogu ezer egingo ume hoiek laguntzeko? begiak zabaldu mesedez! Beti adi egon! edozein lekutan aurki dezakegulako gure laguntza behar duen ume bat...denok bullyingaren kontra!!!!


No hay comentarios: