domingo, 16 de noviembre de 2008

Nola hezi behar dira haurrak?


Aspaldien ez dot blogean idatzi , ez dot astirik euki...Imanolekin egon baitnaz, hau da, nire semeak ia 24 orduak eskatzen dostez. Eta bapatean galdera bat etorri jata burura: 24 ordu horrek nolakoak izan behar dira? nola hezitu behar dot nire semea bullyingaren biktima ez izateko? edota beste norbaiteri bullyinga praktikatzeko? Bere aurpegia ikusten dotean bere inozentzia ikusten dut, baina zenbat iraungo du horrek? gaur egun bullyinga praktikatzen duten haurretan ez ahal zen nire semearen aurpegian ikusten doten inozentzia egongo? oraingo honetan artikulu interesgarri bat gomendatzen dotsuet. Ez dotse nire hasierako galderari erantzuten...baina nork du erantzuna?

sábado, 27 de septiembre de 2008

Paul Newman



Gaur Paul Newman hil da, bai, badakit ez daukala sentzurik nire bloggean Paul Newmaneri buruz hitzegitea, baina betidanik gustatu zait. Bere irudiak institutuko karpeta haiek estaltzen zituen, nire logelan bere argazkia ez zen falta...bere pelikulak asko gustatzen zaizkit, izan ere, "El Golpe" da nire pelikularik gustokoena...ez noa inor aspertzen, beraz hemen doa nire homenaje txikia. Agur, agur betirako Paul Newman!!!!!!!!!!!!!! zure begiek nire bihotza alaitzen jarraituko dute!

Oporrak bukatu dira


Bai, oporrak bukatu dira. Berriro lanean hasi behar gara, umeak eskolara, galapadak, estresa, orduak minutuak bihurtzen dira eta ez dogu ezertarako denborarik...berriro errutinara itzultzeak bildurra ematen du, nekea...baina imaginatzen zarete uda lasaia izan duten biktima hoien buelta? pentsatzeak bakarrik ikara ematen du. Udan, beraiek etxeko errege-erreginak izan direnak, berriro beste baten menpe egon behar izatea. Eskolara joan baino egun batzuk lehenago beraien begikunea aldatzen da, bekokian arduraren izurrak agertzen dira, bihotza itzaltzen da eta irribarreak eta algarak desagertzen dira. Ez dute goserik, ez dute egarririk, ez dute...ilusiorik! Motxila, estutze eta abarrak aukeratzea ez dauka emoziorik beraientzat, ez dute liburuak forratzen lagunduko...Ez ahal dogu ezer egingo ume hoiek laguntzeko? begiak zabaldu mesedez! Beti adi egon! edozein lekutan aurki dezakegulako gure laguntza behar duen ume bat...denok bullyingaren kontra!!!!


martes, 12 de agosto de 2008

Ume guztiak barre egin dezaten...

zergaitik ez barre egin? Udan, ume guztiak alaiago daude, ez dira eskolara joaten, ez dute ordutegi ain zorrotzak, eguraldi ona egiten du. Lagunekin egoteko denbora gehiago dute...eta zer gertatzen da bullyinarekin? oporretan desagertzen ahal da? zoritxarrez ez da desagertzen baina atseden bat ematen digu. Bullyinaren biktimak oporretan joateko aukera dute, hainbeste sufritu ondoren ez dituzte beraien torturatzaileak denboraldi baten ikusiko...berriz ere irribarrea ikusi daiteke beraien aurpegietan. Oporrak, gurasoak ez dakite zer egin seme-alabekin...denbora asko da beraiekin egoteko...hemetik mezu bat bidaltzen dut: Beraiekin banatzen den minutu bakoitza urrea da, minutu hori ez da berriz itzuliko, beraz minutuak, orduak, egunak...APROBETZATU!!! zuen seme-alabek zuen maitasuna behar dute, ahaztu neguko estresak, udaberriko nerbioak eta udazkeneko depresioak...uda beraiena da! eta denon artean beraien irribarrea mantentzea lortu behar dogu. Ahal dozuen guztiok irribarre egin, irribarre batekin penak txikiagoak dira...ni behintzat nire semearen irribarrearekin urtu egiten naiz...ahalegin guztiak egingo ditut irribarre hori mantentzeko, ez ahal du pena merezi?

miércoles, 2 de julio de 2008

Imanol



Agur bero bat danori! hemen naukazue berriz ere. Oraingo honetan bullyinga alde batera utziko dut, momentu hauetan beste "paper" batetan sartua nago, amatxu izatearen papera. Imanol, horrela deitzen da nire semea. Ekainaren 14ean etorri zan mundura, ia lau kilo eta 53 zm...azkenean zezarea bitartez atera behar izan zuten...Argi dago nire bizitza aldatu dela, egiten nituen gauza asko ezin ditut egin: ezin ditzaket hainbeste falta botatzen ditudan mendi garaiak igo, ezin dut lagunekin juerga on bat bota, ezin dut nire gizonarekin zinera joan...baina nire semeari begiratu eta dena ahazten zait..orduak eman nitzake berari begira, egunak eman nitzake berari usaintzen, asteak nire besoetan...eta bizitza osoa berarekin...Blog honetan eskerrak eman nahi ditut, eskerrak ikasturte honetan lagundu didazuen guztiori: irakasle eta ikasle guztioi, nire ahurdunaldia errazago egiteagatik, ondo zaindu didazuelako, mimo guztiak eman dizkidazuelako, gelako amatxu izan ordez gelako printzesa sentitu arazi didazuelako, nire egoeragaitik arduratu zaretelako...bihotz-bihotzez eskerrikasko!.

miércoles, 4 de junio de 2008

Liburu bat eskuetan...


Liburu bat eskuetan...hori da beti ondoan izan behar duguna. Niri txikitatik asko gustatu zait irakurtzea, gaur egun ez dut asti askorik irakurtzeko baina nire ohe ondoan beti dago liburuen bat. Liburuak asko lagundu didate, nire bizitzako etapa askotan hor izan ditut lagun moduan, ah0lkulari moduan, konfidente moduan...zenbat ematen didaten ezeren truke!!!


Gaur egungo umeek hainbeste jolas artean eta hainbeste eskola kanpoko ekintzen artean ez dute irakurtzeko denborarik aurkitzen, gainera uste dut liburu batek aspertu egiten diela...ia okertzen naizen!

Beraz, oraingo honetan gure gaiari loturik liburu interesgarri batzuk ekarri dizkizuet: "Bullying. Acoso Escolar" (Rosa Serrate), "SOS Bullying. Prevenir el acoso escolar y mejorar la convivencia" (Ferren Barri), "Bullying. El acoso escolar" (William Voors)
Link honetan ere, beste liburu batzuk aurkitu ditzakezu

martes, 3 de junio de 2008

Irakasle moduan zer egin behar dugu?

Irakasle bihurtzeko azken azterketetan murgilduta nago...ez dakit denak egin ahal izango ditudan...nire semetxoaren zain baitnago. Azken urtea izanik, laster irakasle berri asko izango ditugu martxan...eta gure gaiari begiratuz, nola jokatu behar dugu bullyinaren aurrean? Irakasle guztiak zuhur egon behar gara gure gelan zer gertatzen den konturatzeko. Ikastetxeei ez zaie gai honi buruz hitzegitea gustatzen, inork ez du onartu nahi beraien ikastetxeetan fenomeno hau emoten danik...baina erne egon behar gara! askotan aipatu dudan moduan edozein lekutan, edozein herritan, edozein ikastetxeetan gertatu daiteke.
Ikastetxe moduan zenbait arau birplanteatu behar ditugu, eta arau hauek argitaratu, zabaldu, gendeari aurkeztu...Ikastetxeak jarraitu beharreko politika informazioa banatzearena da, informazioa denen esku jarri behar du, bullyinga zer den azaldu, norbait fenomeno honen biktima sentitzen bada nora joan jakin behar du, norbaiteri kontatzeko aukera duela jakin behar du, hau da, biktima ezin da inoiz bakarrik egon, denok berari laguntzeko prest gaudela sentiarazi behar diogu...eta horretarako INFORMAZIOA ezinbestekoa da. Era anonimoan laguntza eskatzeko aukera izan behar du (beraientzat era anonimoan egitea errezago baita...) bai posta kutxen bitartez, bai mezuen bidez...Bai, ikastetxeaz ari gara hitzegiten, eta irakasleak? zer egin behar du irakasleak? irakasleak ikastetxeko arau hauek ezagutzeaz gain, bere gela eta ikasleak oso ondo behatu beharko ditu, bera izan daiteke lekuko garrantzitsu bat.
Irakaslea da ikasleekin denbora gehien pasatzen duen profesionala, askotan bera izaten da arazo bat dagoela konturatzen den lehena. Bere ikasleak ezagutzen ditu, beraien interesak ezagutzen ditu, beraien nahiak, beldurrak, asmoak...Irakasle batek ikasle baten aldaketa, bai jarreran bai izaeran, nabari dezake. Edozein aldaketa ematen denean bere buruan zergaitia bilatu behar du. Aldaketa hauek edozein gauza salatu dezakete: etxeko arazoen bat, lagunen arteko arazo bat, maitasunean...baita ere bullyinga. Beraz, berriz ere, mezu bera botatzen dut, irakasle berri bihurtuko garenoi: EZ ZARRATU BEGIAK ETA ZUHUR IBILI!!!

miércoles, 28 de mayo de 2008

Tony´s Story, a real story

Today, I want to show you a video of a real story. This is Tony´s story, but it is the same story of thounsands of people...The video also shows several percentages... they are chilling!. We must think about it...and don´t think that these situations can only be found in the U.S.A., Unfortunately they are everywhere...in every country, in every town, in every school

martes, 27 de mayo de 2008

Y...que siente el acosador?

Hoy, nos vamos a poner en el otro lugar, hoy vamos a ser los acosadores por un momento...¿Cómo se sienten? ¿Se arrepienten de algo? ¿Estan orgullosos de lo que hacen?...hay miles de preguntas que podriamos hacerles...pero, ¿llegaríamos a entenderles?

Ellos tienen poder, se sienten los dueños del mundo. Normalmente, son muy agresivos, violentos. Quieren ser respetados, pero ¿Qué clase de respeto? Son unos lideres "falsos" que consigue lo que quiere. Pero, al contrario de lo que parece, éstos tienen una baja autoestima, la mayoría vienen de hogares agresivos, los padres no les prestan atención y tienen diversan carencias. Su estrategia es desviar la atención para que nadie sepa cuales son esas carencias. Podeis entrar en el siguiente link e intentar entenderles...yo todavía no lo he conseguido...

lunes, 26 de mayo de 2008

Ama izatearen beldurra...


Gaur beldurtuta jeiki naiz, bai, laster batean ama izango naiz, egun gutxi batzuk falta zaizkit...eta beldurra dut. Beldurra diot erditzeko momentuari, beldurra dut nire semea eskutartean ipini eta zer egin behar den ez dudalako jakingo...beldurra dut etxera etorri eta mediku-enfermera gabe ea nola interpretatuko dudan negar bakoitza... Bai, erantzukizun handia da, eta ez dakit prestatuta nagoen...baina norbait ba ahal dago?

Baina, nire beldurra ez da hor bukatzen...nire semea, urte gutxi barru, eskolara joango da. Eta, nork esango dit bullyingarenekin ez duela topo egingo? nork zihurtatzen dit bere eskolako kideekin lasai eta pozik ibiliko dela jolas orduetan? Agian, paranoika bat nazela pentsatuko dozue...gauzak azken punturaino eramaten ari naizela...baina edozeini gertatu ahal zaio. Momentuz, egin dezakegun gauza bakarra ARAZO LARRI honi aurre egitea da. Ezin dezakegu beste alde batera begitu, ezin ditzakegu begiak sarratu...zeren egunen baten zuok ere ama edo aita bihurtuko zarete eta bapatean beldurra izango duzue...

miércoles, 21 de mayo de 2008

S.O.S (Telefonoak)

Jakin badakigu, edo jakin beharko genuke, ez gaudela bakarrik. Telefono zenbaki ugari ditugu aldamenean laguntzeko prest. Zalantza asko argituko dizkigute, eta ez bakarrik zalantzak, gure kasuan dauden hainbat pertsona ezagutu ahal ditugu. Pertsona hoiek arazoa gainditu dute eta aurrera egiteko prest daude..zergaitik ez gara ba gu zulo honetatik irtengo?.
Askotan aipatu dut (izan ere 10 hiperloturetan jarria dago) Jokinen bloga oso ondo dagoela, oraingo honetan bertan datorren artikulu bat aipatuko dut. Bertan, bullyingari aurre egiteko gida bat aurkitu dezakegu. Gida honek LAU PAUSU proposatzen dizkigu arazo hau gainditzeko:
  1. Biktima (Identifikazioa): agintzen dizkiguten rolarekin identifikatzen garenean biktima bihurtzen gara.
  2. Bizirik geldituak (superviviente) (ezberdintasuna): biktimak ez du egoera onartzen
  3. Miatzailea (integrazioa eta onartze prozesua): ikuspegia aldatzen hasten da, apurka apurka lekuko bihurtzen da.
  4. konkistatzailea (gainditze prozesua): egoera ezberdinei aurre egiteko gai da

Oso lagungarria izango duzuelakoan agurtzen naiz beste baterarte...

sábado, 17 de mayo de 2008

Ikasle hauek ez daude gurekin...

Bideo hau ikusi ondoren...negar malkoak ere ageri dira. Zenbat ilusio eta zenbat amets gelditu diran bidean...Ikusi besterik ez dozue egin behar...sartu eta ikusi!

martes, 13 de mayo de 2008

What can we do?



What can we do? It´s an important question, but the answer is not always easy. When your son or daughter arrives at home crying, when your son or daughter arrives at home without saying any word, without any light in her/his face...what can you do? These children need love, these children need someone to speak, these children need someone who can understand them...these children must never feel alone, these children must see the solution, these children need our help.
Our help is necessary...but what can we do? again the same question...the answer is that we have to work all together: teachers, classmates, parents...if you have time, you must read this page, there you can find some interesting advices. There are a lot of questions...and everybody should know the answers...remember, WE HAVE TO WORK ALL TOGETHER, DON´T LEAVE THEM ALONE!!!!!!!

viernes, 9 de mayo de 2008

Zein adinetan? zein sexutan ematen da gehien?

Zein adinetan ematen da gehienbat bullyinga? zein sexutan ematen da gehien? sexuaren arabera bullyinga ezberdina ahal da? oraindik galdera asko ditugu erantzuteko. Bullyinga oso gai serioa dela begi bistan dago, zergaitik ez dago informazio gehiago kalean? zergaitik ez dira trafiko kanpainak edo droga kanpainak egiten diren bezela bullyingari buruzko kanpaina egiten?
Bullyinga gehienbat 7-14 urte bitartean ematen da, baina badira kasu asko adin txikiagoetan ematen direnak. Haur hezkuntzan ere ematen hasi da baina ikerketa hauek oraindik ez dira ugariak ez dutelako neurtzeko tresneriarik. Bullyinga sexuaren arabera desberdina da. Mutilek indar fisikoan oinarritzen dute bere nagusitasuna, neskek aldiz psikologikoki egiten den bullyinga praktikatzen dute (zurrumurruak zabalduz, neskaren bat baztertuz...). Guzti hau oso ondo ikusten da hurrengo orrialdean. Orrialde honetan gainera beste gauza interesgarri asko agertzen dira, laukietan esaldi garrantzitsuenak laburbiltzen direlarik.

martes, 6 de mayo de 2008

Nolakoak dira kaltetu hauek?

Oraingo honetan ere, bullyinga ulertzen saiatzen naiz. Artikulu ezberdinak leiduaz apurka-apurka errugabeak diren pertsonak zer sentitzen duten...edo sentitu izan duten ulertzen hasi naiz, hori bai, ulertu baina inola ere ez onartu.
Asko gustatu zaidan artikulu baten bullyinga jasaten duten pertsonak nolakoak diren azaltzen du. Bertan, haur hauek etorkizunean, bidean beraien burua hilten ez badute behintzat, arazo guzti hauek ahaztuta izango dituztela dio. Egia ote da? Benetan ez direla gogoratzen? nik uste dut esperientzi hori ezin daitekela inoiz ahaztu...agian gela ilun baten gordetzen dute...baina desagertu? ez dut uste.

domingo, 4 de mayo de 2008

¿Como te sientes?

¿Cómo se siente una persona afectada por el bullying? buena pregunta, imagina por un momento que la víctima eres tu, que no es ni el vecino del quinto, ni un primo de un conocido, ni la hija de la peluquera del otro barrio...No, esta vez eres TU.
Imagina que cada mañana no te puedes levantar, las sabanas se te pegan de...miedo. Un sudor frio recorre tu espalda..aunque sea verano. Quisieras que el desayuno durase una eternidad pero el cola cao se acaba y... hay que salir de casa. En la parada del autobus, metro, tren...es lo mismo que transporte cojas, no estás solo pero te sientes solo...mejor así que con "ellos". Tú ya no eres tú, tus ideas ya no existen, tus amigos ya no estan, tus sueños...¿qué sueños? los has olvidado si es que alguna vez existieron...tus triunfos se olvidaron, tus ilusiones escaparon...tu futuro...ya no tienes futuro.
Piensa, que hay mucha gente que realmente siente esto todos los días del años...y algunos no sobreviven...

domingo, 20 de abril de 2008

Relations among equals


Nobody should underestimate the fear that a child or intimidated teeneger can reach to feel between equals. These situations cannot be confused with the typical ups and downs that occur in relations among students, especially along the stage of teenage and preadolescence. Conflicts and poor relations, problems of indiscipline or behavioral phenomena are disruptive but they are not real problems of violence, althoug they can degenerate into them, if we do not solve in a appropriate way. To prevent and tackle possible outbreaks, it is convenient to focus and to clarify the issue among all what we are talking about and stop thinking "that all is normal among schoolchildren," or "this is just joke from kids". What distinguises the normal phenomenon of harassment, is that in the case of bullinger conduct is continuing and the agressor is bigger, stronger and more powerful than the victim. It is very important to distinguis what is episodic and what is constant.

jueves, 17 de abril de 2008

Hiperlotura interesgarriak!!

Gaiarekin jarraitu aurretik hiperlotura batzuk emango ditut. Huetan, informazio interesgarria aurkituko duzue. Hor doaz ba!

Zer da Bullying-a?

Bullying-a ume batek beste batzuengandik jasaten dituen tratu txarrei deitzen diogu. Tratu txar hauek bai fisikoak edota psikologikoak izan daitezke. Tratu txarrak ematen dituezten umeek besteak jipoitzen eta besteei iseka egiten plazerra lortzen dute. Ekintza hauek umearen baztertze soziala ekarri dezakete.

Zeintzuk dira Bullyinaren ezaugarriak?

Kontzeptu honen barruan jarrera ezberdinak sartu daitezke: iseka egitea, mehatxuak, eraso fisikoak, isolamendua. Jarrera hauek denboran zehar errepikatzen dira eta normalean ume batek eragiten ditu talde baten laguntzarekin. Eta nor izaten da beraien biktima? gehienetan babesgabeko kide bat izaten da.
Tratu txarrak jasaten dituen umeak beldurra garatzen du, bere buruan eta besteengan duen konfidantza galtzen du eta apurka-apurka bere eskola errendimendua gutxiagotzen joango da.
Eta zer gertatzen da behatzaileekin? hau da, tratu hoien testigu direnekin? ume hauek egoera hau onartzen dute, sensibilitate falta ematen da eta gainera lagunkidetasuna galtzen da.

miércoles, 2 de abril de 2008

AURKEZPENA

Kaixo lagunak! Ni Onintze Petralanda Iriondo nauzue. Arratiako bailaran bizi naiz, Igorren hain zuzen ere. Enpresa Zientzietan Lizentziatua naiz, eta orain dela sei urte inguru Aholkularitza Bulego baten lanean hasi nintzen. Goiz baten nire buruari ia lan hori gustokoa nuen galdetu nionean erantzunak beldurtu ninduen. Beraz, benetan gustokoa nuen karrera bat egitea erabaki nuen. Hasierako urte biak gogorrak izan dira: lanean, ikasten...baina nire etorkizun barri honetan jarri ditudan indarrak dena gainditzeko balio izan dute. Urte honetan nire ametsak beteko direlakoan azken esprinean aurkitzen naz.
Sortu berri dudan blog honetan BULLYINGari buruz hitz egingo dogu, zer den, non gertatzen den, zer nolako jarrera izan behar dugun...Gai oso interesgarria dela uste dut gaur egun ditugun arazoak ikusita. Ea denon artean gizarte hau aldatzen dugun!.